2019-12-23

HACIENDO PATRIA (II)


A, Gabonetako Loteria!
Horiek bai ilusioak eta poztasunak Espainian barrena zabaltzen dituena! Lau hilabete lehenagotik aurreikuspenak eginarazten dizkiguna eta ametsak ehunarazten! Iragarki xamurrez eta mezu garbiz gogoan sartua daramaguna.
Berdin Almeria eta Cuencakoen artean zein katalan eta euskaldunon artean! Berdin batasun patrioaren aldekoen lubakietan zein ustez independentista gordin direnen lerroetan!
Argia da leloa: Unidos por un décimo!
Igande goizean denok Madrilera begira. Denok ezin sinbolikoagoa den Teatro Realean zer gertatuko zain. Goiz santu guztian “mil euros” errepikatzen duen mantra nekagarri eta nazkagarria debozioz jasaten.
Denok batzen baikaitu zorioneko Gordoak. Denok egiten baikaitu bat harengan jarritako itxaropenak. 
Eta batasun guztietan bezalaxe, mugak, egiazko muga politiko-sozialak eta kulturalak, Pirinioetan tinko eta irmo landatuak. 
Eta ustez Herri omen diren Euskal Herria eta Herrialde Katalanak inoiz baino zatituago eta bereiziago. Gero eta elkarrengandik aldenduago dauden bina unibertso-zati desberdinetan banatuak. Inoiz baino Iparrago versus Hegoago.
Parce que nous sommes une nation! Une nation unique! 
Ejpañol, ejpañol, ejpañol!
Gora guta guitarrak!