Alegia, horrelako baiezpenetan, Basque Country-Pays Basque delako honetan, EUSKARA da “el idioma”; beti da EUSKARA, ez espainola edo frantsesa. Izan ere, hizkuntza hegemonikoak inoiz ez dira muga; beti dira aukera, oportunitatea, askatasuna.
Hori dela eta, euskara ezin da eskakizuna izan lanpostu bat eskuratzeko orduan; berdin da jakitea edo ez jakitea. Esate baterako, Idoia Mendiaren Administrazioak ondo baino hobeto daki ezin zaiola inondik ere euskaraz jakiteko “limitea” jarri herri euskaldun batean jardun behar duen mediku bati, irakasle bati edota ezinduei laguntzera datorrenari.
Eta Idoia Mendia, euskalduna bera, ez da bere hizkuntzari horrelako baieztapenetatik etorriko zaionaz kezkatzen. Idoia Mendiak badaki EUSKARA ez dela bizitza modernorako hizkuntza, eta badaki EUSKARArik gabe ere ongi asko bizi daitekeela mundu espainolean eta frantsesean. EUSKARArekin baino biziro hobeto bizi daitekeela hura gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina